XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sergioren erabakia hartuta zegoen, eta hura aldatzea ezinezkoa zen.

Hori garbi ikusi zutenean, kabailero kanpotarrak iada ez ziren gehiago kabailero izan eta, itxuraldaketa bortitz baten eraginez, mafiakideen antzik handiena hartu zuten.

Eta dena itzultzeko oihuka hasi ziren, ordurako banketxetik kanpo, jendea jakinminez bertara biltzen hasia zegoelarik, bestela Segurolatarrek arazoak izango zituzten.

Oihuekin batera, borroka keinuak ere egiten hasi ziren, eta dena itzultzeko arazorik nahi ez bazuten.

Alfredo guztiz beldurturik zegoen, eta berriro banketxera joateko esan zien, nahi zuten diru guztia itzuliko ziela.

Baina guztien harridurarako, bi morroi haiek beste alderantz, Alfredoren etxerantz abiatu ziren dena itzultzeko errepikatuz.

Erraketak gureak dira!

Emaizkiguzue oraintxe bertan! orroe egiten zuten.

Ez zegoen ezer ulertzerik.

Begiraleak ere urduritzen hasiak ziren, eta erraketak, ahoz aho pasatzearen ahuleziaz, errezetak bihurtu ziren, eta ordurako era guztietako teoriak (...)